XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nehor ez da gehiago zerurat heldu, urrunerat ere nehor ez ageri!.

Huna beraz giltzak, bertze lan zerbaiti lot nadien berehala zeruan, alfer tzar egoiteko orde.

Damurik ez da hemen ene lehenagoko sare chaharrik, heien ongi antolatzeko, nahiz bichta joantchea dudan...

- Petri, harzkik giltza hoik gibelerat, eta hoa, laster, Zeruko Athearen zaintzera....

Hire Jainkoaren manua duk hoi, eta lehembiziko desobedientzia egitekoa duk oraino.

- Banoa, beraz, Jauna.

Bainan, utz othoi nezazu galde baten egitera.

Nehor gehiago zeruan sartzekotz, orai bi mila urthe bezala, Jainko-Semea igorrazu berriz munduaren salbatzera.

Bertzenaz, berriz ere erran dezadan, itzetik dilindan emagun gako handi urrhezkoa, nehor ezda gehiago hunarako...

- Jainko-Semea berriz igor mundura? O hoi, gauza handia, bai zinez handia aiphatzen dautazu, eta gogoeta handienak galdegiten dituen gauza bat.

Zoazi beraz, eta berehala, zoazi Izpiritu Sainduaren kausitzera, zer iduri zaion galdatzeko.

Eta, aire berean, Izpiritu Sainduaren gana badoha Jon Doni Petri.

Bainan, Izpiritu Sainduak, berehala, erraiten dio.

Ez da hoi nere egitekoa.

Zoaz Jainko-Semearen gana; berari iduri zaiona eginen du harek eta harek bakarrik.

Haia, haia, horra beraz Apostolua Jainko-Semearen ondotik.

Bainan Jainko-Semeak ere erraiten dio berehala: Ez ditaken gauza da hori; aldi bat salbatu behar nituen gizonak, aldi bat salbatu ditut, heientzat hilez.

Aski da hola, eta bertzerik ez dezaket, bertzerik ez dut egin ere behar.......

Bizkitartean, zoaz ene Amaren gana zer ere iduriko baitzaio eta hura ongi izanen da.

Badoa beraz Apostolu handia kechu kechua ordutik badoa Ama-Birjinaren gana.